[itzul] IV. Torneo cuadrangular de fútbol femenino
Itzultzailea - Eibarko Udala
itzultzaile.ei a bildua eibar.net
Al, Maiatza 7, 17:30:19, CEST 2007
Bai, balio askokoa eta hala da: lau taldek jokatzen omen dute. Mila esker
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Berasategi Zurutuza, Joxe M.
Enviado el: viernes, 04 de mayo de 2007 14:53
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul]IV. Torneo cuadrangular de fútbol femenino
Nik, bigarrenaren ildotik joko nuke: Emakumeen Futboleko IV. Lauko Torneoa/Txapelketa.
Uste dut ez dagoela "Lauko Futbolik", "Bosteko Futbola" badagoen arren.
Nik ulertzen dut "lauko torneoa/txapelketa" dela, lau talderen artean jokatzen dena (Final Four / Lauko Finala bezala) eta, ondorioz, unitate hori ezin dela banatu; honainokoa zuzena bada, zenbaki ordinala unitatearen ezkerretara legoke ondoen.
Ezertarako balio badizu...
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Itzultzailea - Eibarko Udala
Enviado el: viernes, 04 de mayo de 2007 9:21
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] IV. Torneo cuadrangular de fútbol femenino
Kasualitatea da baina hala tokatu zait... Nola euskaratuko zenukete?
a) Nesken /Emakumeen IV. Lauko Futbol Torneoa?
b) Nesken/Emakumeen Futboleko IV. Lauko Torneoa
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago