[itzul] Excavación en vaciado
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
As, Maiatza 8, 09:37:11, CEST 2007
Nik ez dut inoiz eman hori euskaraz, eta ez dut uste askotan itzuliko zenik
inon. Beste inork argibide hoberik ematen ez badu, nik horrela jokatuko nuke
termino hori euskaratu behar banu:
Familia osoa hartuko nuke kontuan. Zabalera/sakonera erlazioaren arabera,
hiru hondeaketa mota bereizi ohi dira gaztelaniaz:
<excavación en pozo>: oinplano-dimentsioetako edozein (luzera edo zabalera)
sakoneraren herena baino txikiagoa duena.
Hondeaketa sakona da. Euskaraz, kalkatuz, <putzu-hondeaketa> egin liteke.
<excavación en zanja>: zabalera sakoneraren herena baino txikiagoa duena.
Hondeaketa luze estua da. Euskaraz, kalkatuz, <zanga-hondeaketa> edo
<erreten-hondeaketa> egin liteke.
<excavación en vaciado>: oinplano-dimentsioetatik txikiena (luzera edo
zabalera) sakonera baino handiagoa duena.
Hondeaketa azala da. Euskaraz, kalkatzen saiatu beharrean
(<hutsarte-hondeaketa>, <hutsune-hondeaketa>...), halaxe emango nuke,
<hondeaketa azala> alegia.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Paúl Picado
Enviado el: martes, 08 de mayo de 2007 7:42
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Excavación en vaciado
Egun on! Jarri al duzue inoiz hori euskaraz?
Mila esker!
Paúl Picado Moreno
____________________________________________________________________________
________
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago