[itzul] ER: Zalantza ( todo lo que quieras/quieres )
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Maiatza 10, 11:03:36, CEST 2007
Bi kontu.
Lehena, gramatikala.
"Subjuntibo" kontzeptua latinari dagokio, berez, eta gatazkatsua da "modu"
hori beste hizkuntzei aplikatzea. Euskarazko gramatika-aditu zorrotzenak ere
ahalegina egiten dute terminoa saihesteko. Hala ere, "halako zerbait" bada,
noski, euskaraz ere, eta ongi azaldu dute hor batek baino gehiagok haren
tasun semantiko nagusia.
Hori, ordea, "subjuntibo"zko aditz laguntzaile bereziei dagokie
(dadin/dezan).
Adizki trinkoek, berriz, ez dute indikatibo/subjuntibo bereizkuntzarik (-N
eta -LA markak baono ez). "Nahi/behar/ahal... duenean", beraz, bistan da,
berdin dira indikatibo zein subjuntibo ("zaude" indikatibo zein ahalera den
modu bertsuan).
Ez da deus asmatzen ibili beharrik, bada, eta, are gutxiago, hipotetikoetara
(zenukeen!) jo beharrik erdarazko subjuntiboaren ordaintzat (!!), zer, eta
erdaraz forma desberdina dutelako hor subjuntiboak eta indikatiboak.
Bigarrena, delako esaldiaren euskal ordaina.
Aurreko puntutik ondorioztatzen den moduan, aditza ez den esaldiaren beste
osagai (lexiko edo) batean egin beharko da, egitekotan, bereizkuntza edo
aldaera.
Hona, aukeran, lehenik bururatu zaidana:
"Nahi duzun zernahitarako. Nahi duzun guztirako".
Hara nolako magia! "Zernahitarako" "subjuntibo"ago gertatzen da, "guztirako"
baino!
Ikaskizuna: esaldiak dira itzulpen-unitateak, ez sintagmak.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Patxi Petrirena
Bidalia: asteazkena, 2007.eko maiatzak 9 17:18
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Zalantza ( todo lo que quieras/quieres )
Galdetu zuenak jakingo du hobeto, baina esango nuke
proposamen honetan urrundu egin garela.
>Kaixo: itxura guztien arabera, nahi izan (subj.)/maite
>izan (indik.) bikotea dugu hemen, nahiz eta argi
>dagoen testuinguru zehatza jakitea dela onena. Nik
>honelako zer edo zer jarriko nuke:
>
>Zernahitarako: nahi duzulako, maite duzulako.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago