[itzul] ER: Profesional euskaldunak

UEMA.Aizbea Renteria uema a bildua uema.org
Or, Maiatza 18, 09:33:16, CEST 2007



Egun on guztioi,

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik idazten dizuet.
Gure webgunean profesional euskaldunen zerrenda daukagu.
http://www.uema.org/default.cfm?atala=profesionalak
Orain arte zerrenda honetan arkitekto, aparejadore, abokatu eta gizarte
laguntzaileak baino ez ziren ageri. Orain berritzeko unea heldu zaigu eta
beste hainbat alor ere sartu nahi ditugu, itzultzaileak esaterako.
Gure zerrenda honetan egotea ez da ordaindu behar. Zerrenda honen helburua
gure mankomunitateko kide diren 50 herrietako udaletan profesional
euskaldunen bat behar izanez gero, informazioa ematea baino ez da.
Kontaktua eta harreman osoa udalak egingo luke aukeratutako
profesionalarekin.
Hori dela eta, zuotariko inork zerrenda honetan parte hartu nahiko balu
uemauema a bildua euskalnet.net helbidera izena, helbidea, telefonoa eta e-posta
bidaltzea besterik ez du egin behar.
Eskerrik asko

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA)






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago