[itzul] uholde kontuak

Asier Sarasua asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Ast, Maiatza 24, 07:54:44, CEST 2007


Josu Etxeberria <josuetxeberria a bildua ...> writes:

> 
> Zailtasun handiak dauzkat testu honekin, barkatu horrenbeste galdera egitea.
> Norbaitek ba al daki nola esan:
> mancha de inundabilidad con período de retorno de 500 años
> ?? ez dut ondo ulertzen
> 
> 

"Mancha de inundabilidad" ez dut inoiz ikusi, "línea de inundabilidad" bai
(kontzeptu bera da, zein mailaraino iristen den ura 500 urtean behin), eta
"uholde lerro" itzuli izan dut. Nik zure kasuan "uholde azalera" jarriko nuke.

"Periodo de retorno" Euskaltermen begiratu eta "birgertatze-aldi" jartzen du,
baina nik "itzulera aldi" erabiltzen dut (gaizki, segurasko).






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago