[itzul] Gaztelaniako rectangular
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Maiatza 24, 16:28:27, CEST 2007
Hiztegi Batua:
<angeluzuzen> izond. Mat. 'angelu zuzenak dituen lau aldeko figura
geometrikoa, edo angelu bat zuzena duen hiru aldekoa'.
<errektangelu>* e. laukizuzen.
--------------------------
Hiztegi Batuan, dena den, <laukizuzen> sarrera falta da, oraindik "e" letran
baitoaz bigarren itzulian. Baina <errektangelu> hitzaren ordaintzat ematen
dutenez, garbi dago "laukizuzen", kategoriaz, izena dela hor (alde batera
utzita "laukizuzen" izenondo ere izateko duen aukera).
--------------------------
Bakunek galdetu du ea erdal <rectangular> adjektiboa beti <angeluzuzen>
erabili behar den ala <laukizuzen formako> itzul daitekeen.
RAEren arabera, hiru adiera ditu <rectangular> adjektiboak:
rectangular
1. adj. Que tiene forma de rectangulo.
2. adj. Geom. Perteneciente o relativo al angulo recto. Coordenadas
rectangulares.
3. adj. Geom. Que contiene uno o mas rectangulos. Piramide rectangular.
Beraz, adieraz adiera:
1. adiera denean, <laukizuzen-formako> itzul liteke, bai, baina, konparazio
baterako, gaztelaniaz 'rectangular' ez esatearren 'de forma de rectangulo'
esatea bezain bitxia iruditzen zait, hau da, parafrasizaleentzat egokia,
baina, bestela, behar ez den meza-luzagarri hutsa (eta hori,
izen-sintagmaren ezker-hedapenak testuinguru batzuetan ekartzen dituen
arazoak kontuan hartu gabe).
2. adiera denean, 'laukizuzen-formako' esan liteke, bai, baina zergatik edo
zertarako? Adjektibo erreferentzialei muzin egiteak hizkuntza teknikoa
kamustea eta astuntzea dakar. Adibidez, demagun <ejes de coordenadas
rectangulares> itzuli behar dugula:
<laukizuzen-formako koordenatuen ardatza> edo <koordenatu angeluzuzenen
ardatza> erabil liteke. Aldamenean, <sistema de coordenadas cilindricas>,
<sistema de coordenadas esfericas> eta <sistema de coordenadas polares>
gertatzea ez litzateke hain arraroa. Eta, horietan, <zilindro-formako
koordenatu>, <esfera-formako koordenatu> (*<polo-formako koordenatu>
ezinezkoa da) esan liteke, bai, baina zer irabazten da hala jokatuta?
Hiztegi Batuan <zilindriko>, <esferiko> eta <angeluzuzen> ditugula, Zergatik
jo luzera, zailera?
3. adieran ere "lauki-formako piramide" esan liteke, beharbada, baina, hor,
aurrekoetan baino urrutiagora joan behar genuke. Izan ere, lauki-forma ez
dagokio piramideari (piramideak ez du lauki-formarik!), haren aldeetako bati
baizik. Beraz, are nekosoagoa da bidea eta are zalantzazkoagoa emaitza.
Oso ondo dago <pantaila luzarana>, <pantaila luzanga>, <pantaila luzetxoa>
edo <pantaila luzexkoa> esatea, baina, otoi!, ez <pantalla rectangular>
itzultzeko, ez itzulpen tekniko batean behintzat.
Nik, behinik behin, ez nuke onartuko nik <pantaila angeluzuzena> idatzitako
jatorrizko testu batean erdaratzaileak <pantaila alargada>. <pantalla
alargadilla>, <pantalla larga> edo <pantalla mas ancha que alta> itzuliko
balit. Betiere hizkuntza teknikoari buruz ari garela, jakina.
Alfontso Mujika
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Bakun
Enviado el: jueves, 24 de mayo de 2007 13:30
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Gaztelaniako rectangular
Kaixo:
Elhuyar hiztegian begiratu dut gaztelaniako rectangular adjektiboa
eta ordain bakarra dakar: angeluzuzena. Inork ba al daki beti horrela
erabili behar den ala "laukizuzen formako" itzul daitekeen?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago