[itzul] ER: Hainbat kolore(ta)ko arropa?

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Maiatza 30, 10:13:28, CEST 2007


Ehem...

Niri ere zalantza eragin dit zure galdera horrek, baina halako batean
iruditu zait ez dela hainbesterainokoa asimetria, bereizkuntza bat falta
baita hor.

"Hiru koloretako arropa", nire barne-gramatikan (ez iparraldekoan,
beharbada), "hiru motatako arropa"ren moldekoa da: arropa(ki) bakoitza
kolore/mota batekoa da.

"Hiru koloreko arropa", berriz, arropa bakar bat da, hiru koloreak dituena.
Hara zergatik ez den egoki (semantikoki) "*hiru motako arropa".

"Hainbat koloretako" eta "zenbait koloretako", gehien-gehienean,
"hainbat/zenbait motatako" zentzuan ulertzen eta erabiltzen dugu, eta
ezohiko gertatzen zaigu noski "hainbat koloreko arropa", nahiz eta, ustez,
zuzena izan hainbat kolore dituen arropa(ki)bakar baten kasuan. Niri neuri,
hala ere, ez dakit besteoi, ez zait arrotz gertatzen "kolore askoko
arropa/soinekoa", "kolore askotako arropa/soinekoak"ekin kontrastean.

Funtsean, "hiru/zenbait/hainbat eguneko ekitaldiak" esatetik
"hiru/zenbait/hainbat egunetako ekitaldiak" esatera dagoen alde bertsua.

Bestalde, "arropa" hitzaren berezitasun semantikoak ere lausotzen du apur
bat auzia, zentzu kolektiboan har baitaiteke.

Beharbada, ez nuen guztiz asmatuko, baina R.S.Ferlosioren burkide naiz
horretan: giza hizkuntzan, oraindik araua aurkitu ez zaion analogia ezkutua
izaten da anomaliatzat hartzen duguna; arau xeheago bat, alegia.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Igor Odriozola
Bidalia: asteazkena, 2007.eko maiatzak 30 06:26
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Hainbat kolore(ta)ko arropa?


Egun on, denoi:

Galdera tentel bat, seguru asko. "Hiru koloreko arropa" bai,
baina "hainbat koloreko arropa" ere bai (eta, era berean,
"zenbait koloreko arropa")? Ala "hainbat" zenbatzaileak
mugagabean deklinatzea eskatzen al du beti?

Eskerrik asko,

Igor Odriozola






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago