[itzul] Bilaketa eleaniztunak Googlen

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Maiatza 31, 08:23:28, CEST 2007


Terminoak edo datuak Googlen bilatzeko beste aukera bat zabaldu berri da 
(Search websites in another language):
http://translate.google.com/translate_s

Adibide bat:

- Jo dezagun ez dakizula fitsik alemanez, nik bezala, eta «Tragbarer 
Rechner» zer ote den argitu eta dokumentatu behar duzula.

- Alemanez hitzik ez, baina frantsesez ulertzeko gai bazara, Googlen 
zerbitzu horretan bila dezakezu «Tragbarer Rechner» alemanezko 
webguneetan, baina emaitzak bi zutabetan antolatuta: ezkerrean 
frantsesez, eskuinean jatorrizko alemanez.

Beste bide batean, tresna hau izugarri ona izan daiteke jakin nahi 
badugu frantsesezko «ordinateur portatif» nola erabili ohi den 
alemanezko webguneetan.

Jakina, ingelesez mintzo direnek asmatu dutenez tresna, ingelesera bihur 
daitezke 10 hizkuntzatako webguneen bileketak: arabea, txinera, 
frantsesa, alemana, italiera, japoniera, koreera, portugesa, errusiera 
eta espainiera. Alderantziz, gehienetan ingelesezko webguneetan 
bilatutakoa soilik bihur daiteke beste hizkuntzetara.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago