[itzul] NIE-número de identificación de extranjeros-

mazkarate a bildua gipuzkoa.net mazkarate a bildua gipuzkoa.net
Ast, Maiatza 31, 13:33:47, CEST 2007


Atzerritarrak identifikatzeko zenbakia? AIZ?
Atzerritarren idenfitikaziorako zenbakia? AIZ?
 
 
Biak balekoak dira, ondo eratuta baitaude. Gipuzkoako Foru Aldundian bigarren formula erabili ohi dugu (atzerritarren identifikazio zenbakia), seguruenik analogia dela medio: identifikazio fiskaleko zenbakia  (IFZ).

Hori horrela, modu batean idatzi edo bestean idatzi, zuk jarritako sigla zuzena da (AIZ). Deklinatzerakoan, sigla letraz letra irakurriz gero (a-i-zeta), "AIZren" beharko luke, "IFZren kopia" sintagman bezala. Ahal izanez gero, dena den, izendapen osoa erabiliko nuke eta ez, ordea, sigla (esateko ez zait eroso egiten).

Ikus Gipuzkoako araudian [10.Bat.b) artikulua]: http://doiop.com/atzerritarren-identifikazio-zenbakia


----
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago