[itzul] P2P sareetan erabilitako terminoak

Asier Sarasua asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Al, Urr 1, 08:15:50, CEST 2007


Oharra: mezu hau oso teknikoa da.
-----------------------------

Egunon,

Pasa den astean Librezale elkarteak Azureus izeneko P2P aplikazio 
informatikoa jarri zuen sarean 
(http://www.librezale.org:8080/eu/azureus/), nahi duen orok bere 
euskaratzean parte har dezan. Azureus aplikazioak BitTorrent izeneko P2P 
sarean fitxategiak elkartrukatzea ahalbidetzen du. Beharbada zuetako 
batzuek inoiz erabili izan duzue mota honetako aplikazioren bat, 
segurasko eMule edo antzekoren bat.

P2P sareen munduan terminologia guztiz berria sortu da. Peer, seed, 
swarm... Badaude jadanik euskaratu diren hainbat P2P aplikazio 
(KTorrent, uTorrent, nicotine+), baina ez dute terminologia komunik 
erabiltzen. Azureus euskaratzeko laguntza eman baino lehen, zuen iritzia 
jakin nahi nuke hitz berri hauei buruz.

Azpian hitz hauen zerrenda daukazue. Parentesi artean hitz bakoitzaren 
definizioa jarri dut (sare hauek inoiz erabili ez dituzuenontzako), eta 
ondoren beste leku batzuetan nola itzuli den eta hitza euskaratzeko 
beste proposamen batzuk.

PD: Azureus-en itzulpenean edozeinek har dezake parte. Itzulpena Pootle 
bidez egiten da, zuzenean Librezaleren webgunean. Laguntza ematera 
animatzen bazarete, jo hona: http://www.librezale.org:8080/eu/azureus/

-------------------------
AZUREUS ITZULTZEKO TERMINOLOGIA

TORRENTS (BitTorrent sarean partekatzen den fitxategi-motaren izena) -> 
torrent-ak, torrentak, uholdeak (KTorrent)
-------------------------
DOWNLOAD -> deskargatu (KTorrent, nicotine+), jaitsi, beheratu (uTorrent)
-------------------------
DOWNLOADER -> deskargatzaile, beheratzaile
-------------------------
UPLOAD -> kargatu (KTorrent), igo (uTorrent, nicotine+)
-------------------------
UPLOADER -> kargatzaile, igotzaile
-------------------------
TO SHARE -> partekatu, trukatu, konpartitu
-------------------------
PEER (P2P sare batean fitxategiak partekatzen dituen banakako bakoitza) 
-> parekoa, berdina, kide berdina (uTorrent), parea (KTorrent), bezeroa 
(nicotine+)
-------------------------
SEED (fitxategi baten ehuneko ehuna daukan "peer" bat, beste "peer"-ei 
fitxategi hori zerbitzatzen diena) -> hazia
-------------------------
TO SEED (fitxategi baten %100a daukan "peer" batek fitxategi hori 
besteei eskaintzea) -> erein (KTorrent), partekatu (uTorrent)
-------------------------
TO SUPER-SEED ("seed" bakarra duten multzoetan, "seed" horrek besteek ez 
dauzkaten fitxategi-zatiak soilik ematea)-> ?
-------------------------
TO RESEED ("seed" gabe geratu den fitxategi bat "seed" berriz hornitzea) 
-> ?
-------------------------
SEEDING QUEUE -> hazi-errenkada (uTorrent)
-------------------------
LEECHER (fitxategiak deskargatzen, jaisten, beheratzen dituen "peer" 
bat, behin deskarga osoa burutu ondoren kargatzen, igotzen ez dituena, 
alegia, "seed" bihurtzen ez dena) -> izaina
-------------------------
TRACKER, rastreador (Tracker software serves up torrent files for 
download from a Web site. The tracker maintains information about all 
BitTorrent clients utilizing each torrent. Specifically, the tracker 
identifies the network location of each client either uploading or 
downloading the P2P file associated with a torrent. It also tracks which 
fragment(s) of that file each client possesses, to assist in efficient 
data sharing between clients.) -> kontrolatzaile (KTorrent), arakatzaile 
(uTorrent)
-------------------------
MULTI-TRACKER -> ?
-------------------------
TO CHOKE (The TCP-Protocol used in BitTorrent to connect to other peers 
gets easily congested, and performs badly when sharing data over many 
connections at once. So choking is used to limit that congestion, and to 
help make sharing faster. Choking is also used to make sharing fairer to 
all, by ensuring that peers who upload more data faster to others get 
more data uploaded to them) -> ito, buxatu, mututu (KTorrent)
-------------------------
TO UNCHOKE -> ?
-------------------------
SNUBBED (This is something that any BitTorrent client does to a peer, 
when that peer tells you he will send you a requested block of data, but 
then fails to do so within a reasonable period of time) -> ukatuta 
(KTorrent)
-------------------------
SLOT -> zirrikitu (uTorrent), erreten (Euskalterm, nicotine+)
-------------------------
SWARM, enjambre (fitxategi bat partekatzen ari diren "peer" guztien 
multzoa) -> erlekume (uTorrent)
-------------------------
HASH ("peer" batek jasotzen dituen fitxategi-zatiak onak direla 
egiaztatzeko erabiltzen den kode bat) -> segurtasun-kodea (uTorrent), 
hash (Euskalterm, KDE, Mozilla)
-------------------------
SHARE RATIO -> partekatze-tasa (KTorrent)
-------------------------
TO SCRAPE, rascar ("tracker" bat torrent bila arakatzea) -> harraskatu 
(uTorrent)
-------------------------
LAZY BITFIELD -> ?
-------------------------
TO OBFUSCATE, ofuscar (P2P sarean partekatzen den informazioa 
ezkutatzeko modu bat, ISPek (Euskaltel, Telefonica) P2P motakoa dela 
jakin ez dezaten; ISPek P2P motako konexioak mozten edo blokeatzen 
dituztenean erabiltzen da) -> itsutu

-- 
Asier Sarasua Garmendia
Área de Sistemas de Información Territorial-Lurralde Informazioko Sistemen Arloa
Centro de Estudios Ambientales-Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Casa de la Dehesa de Olarizu-Olarizuko etxaldea
01006 Vitoria-Gasteiz
E-mail: asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Tfnoa: 945 162696
http://cea.vitoria-gasteiz.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago