[itzul] ER: ER: gerundioa debekatu dute Brasilian

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Urr 4, 11:44:30, CEST 2007


Ez dakit azalpen hau den eskatzen duzun "garapena":

"zielarik" = "zioenean". Iparraldeko moldea da, eta joskera askeagokoa, hor
bezala atzetik eransteko halako tiradak. Konfuzio(nismo) giro pixka bat
emate aldera erabili dut.

Aprobetxa dezakezu, agian, irizpide modura: sinonimia hori gertatzen denean
(hots, denborazko adieran) edo modua adierazten duenean (deskripizioak), ez
da anatema "-larik"... Juntaduraren ordez erabiltzea da okerra.

Ez dakit hori zen kontua.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Itzuliz Itzulpen
Zerbitzua
Bidalia: osteguna, 2007.eko urriak 4 01:25
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ER: gerundioa debekatu dute Brasilian




> Oso ona. Umore falta izugarria behar da ekimen hori ez txalotzeko.
> Izan ere, arrazoia zuen Konfuziok zioelarik hitzak desegoki erabiltzetik
> gauzak desegoki egitera pauso bat baino  ez dela...

"ziolarik" horren ingurukoa jakin nahi nuke Juan; garatuko bazenu...
(interes pertsola da, zuzenketa betan ingurukoa). Izan ongi

Joxemari





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago