[itzul] Herri (hiri)-izenak testu barruan

txema txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net
Or, Urr 5, 11:44:42, CEST 2007


Egun on, administrazioan lanean ari zaretenei bereziki zuzenduriko galdera, beste edozeinek erantzuten badu ere berdin-berdin estimatuko badiot ere.
Administrazioarentzako lanetan, testu barruan helbide ofizial baten aipamena egin eta bertan herri-izena biltzen bada, nola eman behar da izen hori? Euskal era arautuarekin nahikoa da edo izen ofiziala (marratxoaren edo barraren kontuan alde batera utzita) eman behar al da betiere?
Demagun testuaren barruan azaltzen zaigula: 
Honako leku hauetan lortu al izango dituzte espedienteak:
-Osasun Saila: Donostia kalea 1, Vitoria/Gasteiz edo Gasteiz soilik?
-Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza: Antso Jakitunaren kalea, 35, Donostia/San Sebastian, edo Donostia soilik?
-Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza: Kale Nagusia, 81, Bilbao, edo Bilbo?
Sintaxian josita agertzen diren kasuetan solik al dira euskal formak erabiltzekoak, edo testu barruko helbide-aipamen horietan ere euskal era arautuarekin nahikoa da eta zuzena al da? Edo testu barruan izanda ere, helbidea denez, beti al da jartzekoa forma ofiziala?
Eskertuko nituzke argibideak. Mila esker aldez aurretik


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago