[itzul] Kamioi eta auto batek...
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
As, Urr 9, 19:16:47, CEST 2007
Gaur arratsaldean berriz ere entzutea egokitu zait, eta
galdetu egin behar dut, ahaztu baino lehen: normaltzat
daukazue "Kamioi eta auto batek istripua izan dute" esaldia?
Nik ez, inola ere. Uste dut hori beti "kamioi batek eta auto
batek" esan dela. Bihurriagorik ere entzun edo irakurri dut
("kamioi eta auto banak...").
Jakinminez.
Patxi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago