[itzul] Partitiboa
Manu López Gaseni
josemanuel.lopez a bildua ehu.es
Al, Urr 15, 12:56:03, CEST 2007
Egun on:
Zalantza sortu zait batzuetan entzun/irakurri dudan partitiboaren erabilera
nire ustez okerrarekin, hain zuzen “da” eratako aditzen ustezko subjektuari
erantsia. Adibidez:
Atzo jendea etorri zen, baina gaur ez da jenderik etorri.
Ikastola barruan jada ez dago umerik.
Ezezkoekin bezala, galde esaldietan ere, antzera. Iritziren bat nahi nuke
horren zuzentasunaz. Eskerrik asko.
Manu
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago