[itzul] ER: Euskalbar 3.0

Asier Sarasua Garmendia asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Ost, Urr 17, 07:53:55, CEST 2007


> 
Nik behintzat ez dakit nola programatzen diren Explorerrentzako gehigarriak.
Jakinda ere, Euskalbarra bezalako tresna bat egitea lan handia izango litzateke,
gainera gure denbora librean egiteko. Orain Euskalbar 4.600 lerro kodez osaturik
dago. Nik neuk nahiago dut, gogorik badaukat, oraingoa hobetzen jarraitu.

Beste arrazoi bat ere badago: software librearen gauzak egiteko modua gustoko
dut eta, batez ere, ez zait gustatzen Explorerrek bezalako software jabedunak
ezartzen dizkigun morrontzak. Esaterako, Explorerri "esker", ezin dut Osaneten
zita medikurik erreserbatu etxetik (Linux eta Firefox erabiltzen ditut):

http://www.gaur8.info/bitakorak/etorkizunaz/2007/03/21/osanet-zerbitzu-publikoa

Asier.

-zerbitzu-publikoaAnder Irizar <airizar a bildua ...> writes:


> Erantzuna imajinatzen dut, baina, tira, galdetuko dut badazpada ere:
> Explorerrekin ibiltzera derrigortuak gaudenak, zera, esperantzarako
> aukerarik ez, ezta?
> 
> Ander Irizar
> 
> Nafarroako Parlamentua
> 
> 







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago