[itzul] CorpEus sistema aurkeztu du Elhuyarrek

agurrutxaga a bildua elhuyar.com agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ost, Urr 17, 08:48:49, CEST 2007


Kaixo:

Honezkero zerrendakide gehienok jakingo zenuten honen berri, dela
komunikabideen bidez dela Euskalbar 3.0-n integratu dela ikusita, baina,
badaezpada ere, esango dizuet Elhuyar Fundazioko I+G taldeak, EHUko
Informatika Fakultateko IXA taldearen laguntzarekin, CorpEus sistema
garatu duela eta zerbitzua on line jarri duela (www.corpeus.org).

Internet euskarazko corpus erraldoi bat balitz bezala kontsultatzeko
aukera ematen du CorpEus-ek. 'Bilatu' laukian idatzitako hitzaren (edo
hitzen) lema bidezko bilaketa egiten du Interneteko euskarazko orrien
artean, eta orri horietan dauden agerpen guztiak erakusten ditu haien
testuinguruan. Bilaketa aurreratuan, aukera gehiago daude bilaketa
fintzeko, emaitzak antolatzeko, emaitzen datuak grafikotan ikusteko, eta
abarretarako.

Informazioa:

Zientzia.net: http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13078

Sustatu: http://www.sustatu.com/1190915028

CorpEus-i buruzko informazio teknikoagoa nahi izanez gero, www.corpeus.org
gunearen 'Aurkezpena' atalera jo dezakezue: WAC3 - Web As Corpus workshop
(Louvain-la-Neuve, Belgika, 2007/09/15-16). Ingelesezko artikulua eta
aurkezpena deskarga daitezke.

Espero dugu tresna baliagarria izatea euskararen erabilera aztertu nahi
duen edonorentzat.

........................................................................
Antton Gurrutxaga
Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Fundazioa Zelai Haundi kalea, 3 Osinalde Industrialdea
20170
Usurbil
tel.: (+34) 943 363040
www.elhuyar.org
...............................................................................................



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago