[itzul] Directividad

Andoni Lazkano jtplabia a bildua bi.ehu.es
Ast, Urr 18, 10:47:09, CEST 2007


Antenen inguruan testu bat sortzen ari naiz eta erabaki bat hartzeko
laguntza beharko nuke.

Antenen parametrotako bi "Directive Gain" (Ganancia directiva) eta
"Directivity" (Directividad) dira. Hauek itzultzeko aukera batzuk ditut:

- Maileguaren ildotik jo “irabazi direktiboa” eta “direktibotasuna”
idatzi (Euskalterm-en agertzen direnak)
- Hitz zailak erabili “irabazi zuzendaria” eta “zuzenkortasuna” idatziz;
eta terminoek erabiltzaile tekniko bati kutsu desapropos bat sortuko
diola onartu
- Hitz arruntagoak erabili “norabidezko irabazia” idatziz baina honek
“zuzenkortasun”era eramango ninduke eta ez zait gehiegi gustatzen

Zer deritzozue?

Andoni




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago