[itzul] ley de acceso electrónico...

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Al, Urr 22, 15:07:27, CEST 2007


Izen sintagma <<acceso electrónico de los ciudadanos/as 
a los Servicios Públicos>> bada, eta horrek ordain bat behar badu, hona nire proposamena: <<herritarren zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa>>.

Testuinguruak argi uzten du, nire ustez, ez dela <<herritarren zerbitzu publikoetarako / sarbide elektronikoa>>, <<herritarren / zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa>> baizik. Ahoz, jakina, etena leku egokian egin behar.

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Ortzuri Olaetxea
Enviado el: lunes, 22 de octubre de 2007 12:44
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ley de acceso electrónico...


Inork itzuli al du inoiz lege honen izena?

- Ley 11/2007 de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos/as 
a los Servicios Públicos

Interneten honako hauek aurkitu ditugu:
- Herritarrek Zerbitzu Publikoetarako *sarbide elektronikoa* izateari 
buruzko *Legea
*- Hiritarrek zerbitzu publikoetara sarbidea izatea ahalbidetzen duen *Legea

*Gure proposamena hau da:
- Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izatea arautzen 
duen Legea

Zer iruditzen zaizue?
*

*




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago