[itzul] Batxilergoa

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urr 31, 16:10:39, CET 2007


 > Egun on! Batxilergo hitza kasu honetan (edo guztietan) letra larriz
> idatzi behar al da?
> 
> "Ez da egon batxilergoko ikaslerik"

Iruditzen zait hor hezkuntza sistema arautuaren ikasketa maila edo 
urrats bat aipatzen dela. Beraz, letra larriz idaztea dela esango nuke. 
Berdin hezkuntza sistemaren barneko ikasgaiak, espezialitateak, 
ibilbideak eta jakintza alorrak, oro har.

Horrela, bereiz uler daitezke «Urlia biologia ikasten ari da» / «Urlia 
Biologia ikasten ari da». Lehenengoan, Urlia izaki bizidunen gorabeherak 
ikasten ari da, bere kasa, liburuez eta abarrez lagunduta. Bigarrenean, 
  Biologia Fakultatean izen emana da Urlia, hango ikasketak egiteko asmoz.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago