[itzul] A mano alzada
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ira 5, 14:31:17, CEST 2007
Gazteleraz hala esaten zaio ordenagailuan marrazteko modu bati, hau da,
inolako puntu finkorik gabe marrazteari, paper gainean lapitzarekin
ariko bagina bezala.
Ingelesezko (free-hand drawing) definizio zehatza hau da:
Free-hand drawing, a style of drawing made without the use of guiding or
measuring instruments, as distinguished from mechanical or geometrical
drawing; also, a drawing thus executed.
Euskaltermek hau ematen du:
[58/51] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Arteak | Pintura, marrazkia, grabatua
eu esku hutsezko marrazketa
es dibujo a mano alzada
fr dessin à main levée
en freehand drawing
Ez dakit zergatik, baina susmoa nuen «esku altxatuan» marraztea
irakurria ote nuen... Googlen behin bakarrik ageri da.
Beraz, zer diozue, «esku hutsezko marrazketa» finkatutzat jo behar da?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago