[itzul] APPCC

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Ira 12, 15:15:21, CEST 2007


Ingelesezko "critical" horrek, kasu horretan, definizio honi egokitzen 
zaiola esango nuke:
<<relating to or being a state in which or a measurement or point at 
which some quality, property, or phenomenon suffers a definite change: 
"critical temperature">>.

Hala balitz, "larri", nire ustez, ez litzateke oso ordain egokia izango, 
"tenperatura kritikoa" esan beharrean "tenperatura larria" esatea egokia 
ez den bezala (halaber, "masa kritikoa" [critical mass] edo "balio 
kritiko" [critical point] esateko, "masa larria" edo "balio larria" ez 
zaizkit zehatzak iruditzen).

"critical control points" sintagman, "critical" adjektiboa "point" izena 
kalifikatzen du; "critical point/punto crítico" delakoa "puntu larria" 
itzuliz gero, uste dut ez genukeela ondo jasoko jatorrizko esanahia. 
Niri, ez dakit zuei, "puntu larria" irakurrita, "puntu handi", "puntu 
nagusi", "puntu garrantzitsu" esanahiak bururatzen zaizkit; "puntu 
kritikoa" bada "puntu garrantzitsua" (kritikotasunetik datorkio 
garrantzia), baina "puntu garrantzitsuak" ez dira, ezinbestean, 
"kritikoak" (garrantziaren jatorria beste nonbait izan dezakete).

700 harpidedun Itzulisten!
Ikara ematen du jakiteak 700 begi-pare zolik irakurri/epaitu/kritikatu 
behar dutela idazten duzuna.

Alfontso
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak



Gotzon Egia(e)k dio:
> Gazteleraz «APPCC (análisis de peligros y puntos de control críticos)» 
> prozedura erabiltzen da, jakien alorrean. Honela aurkitu dut definizioa:
> 
> «APPCC es una herramienta que sistemáticamente identifica, evalúa y 
> controla los peligros (potenciales) que son significativos para la 
> seguridad de los alimentos.»
> 
> Ingelesez «Hazard Analysis and Critical Control Points (HACCP)» esaten 
> diote.
> 
> Hezkuntza Sailaren dokumentu batean «AAKPK sistema (Arriskuen Azterketa 
> eta Kontrol Puntu Kritikoak)» aurkitu dut. Zalantza egiten dut «kritiko» 
> horrekin, ez ote lukeen «larri» behar. Zer diozue?
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago