[itzul] kontratuen legea
aua a bildua ivap.es
aua a bildua ivap.es
Or, Ira 14, 12:25:59, CEST 2007
"125. artikulua.- Enpresaburuak proiektua aurkeztea.
1. Proiektua egiteko lana eta horri dagozkion obrak burutzeko lana biak
batera kontratatzea salbuespeneko kasua izango da, eta bakar-bakarrik
honako egoera hauetan aplikatu ahal izango da:
a) Eraikuntza-sistema erabakigarria izan litekeenean proiektuaren
funtsezko ezaugarrietarako.
b) Obren ezaugarriak nolakoak diren ikusita, trazatua, diseinua eta
aurrekontua modu batera baino gehiagotara tratatzeko aukera dagoenean.
2. Nolanahi ere, era horretako kontratuak lizitatzeko Administrazioak
dagokion aurreproiektua edo antzeko agiria idatzi behar du aldez
aurretik, eta, zuritutako arrazoiak direla-eta interes publikorako
komenigarri denean, orduan bakarrik idatzi ahal izango ditu oinarri
tekniko hutsak, proiektuak errespetatu beharrekoak.
3. Kontratistak kontratazio-organoari aurkeztuko dio proiektua, organo
horrek proiektua gainbegiratu, onetsi eta zuinketa egin dezan.
Administrazioak ikusten badu jasotako proiektuan akatsak daudela edo
prezioak ezegokiak direla, akatsak zuzentzeko eskatuko dio
kontratistari, 217. artikuluan ezarritakoaren arabera; bitartean, eta
Administrazioak berriz ere proiektua gainbegiratu, onetsi eta zuinketa
egin arte, ezin izango da obra egiten hasi. Kontratazio-organoa eta
kontratista prezioei buruz ados jartzen ez badira, kontratista
salbuetsita geratuko da eta ez du obrak egin beharrik izango; orduan
baina, dagokion proiektua egiteko lanak kontratazio-organoak ordain
diezazkion, horixe izango da kontratistak izango duen eskubide bakarra.
4. Artikulu honetan jasotako egoerei dagokienez, espedientea hasteko
aginduan eta dagokion kreditu-erreserban finkatuko da zenbatetsitako
gehieneko kopurua, egitekoa den kontratuak har dezakeena. Nolanahi den
ere, gastua ez da fiskalizatuko, ez da onetsiko, eta horri lotutako
konpromisorik ere ez da hartuko, harik eta, aukeratutako proposamenaren
arabera, kontratuaren zenbatekoa eta baldintzak zeintzuk diren jakin
arte; inguruabar horiek guztiak jaso behar dira administrazio-klausula
zehatzen agirian.
5. Azpiegitura hidraulikoetan edo garraio-azpiegituretan ohiz bestelako
obrak gauzatzeko proiektua egin behar denean, eta, oso obra handiak
direlako edo oso konplexuak direlako, obrak burutzeko zenbatetsitako
kopururik ezin daitekeenean finkatu, aurreko paragrafoan jasotako
gehieneko prezioak proiektuari bakarrik eragingo dio. Obra egin ahal
izateko ezinbestean bete beharreko baldintza izango da Administrazioak
obra-finantzaketaren bideragarritasuna aztertzea eta dagokion
gastu-espedientea izapidetzea. Administrazioak obra egiteari uko egiten
badio, edo hiru hilabeteko epean, edo, administrazio-klausula zehatzen
agirian epe luzeagoa ezarriz gero, dagokion epe horretan erabakirik
hartzen ez badu, orduan, kontratistak proiektuaren prezioa ordain
diezaioten eskubidea izango du, konpentsazio modura prezioa 100eko 5
handituta."
Beste artikulu batzuk behar badituzu, eskatu lasai, IVAPen legea osorik
itzulia daukagu eta...
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Ortzuri Olaetxea
Enviado el: ostirala, 2007.eko irailak 14 10:16
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] kontratuen legea
Kaixo:
Herri Administrazioetako Kontratuen Legearen 125. artikulua behar dut
(gazteleraz: Real Decreto Legislativo 2/2000 por el que se aprueba el
texto refundido de la Ley de Contratos...). Inork ba al du itzulita?
Mila esker aldez aurretik.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago