[itzul] Pásalo

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
Al, Ira 24, 20:58:13, CEST 2007


Urte hasieran, bi mezuk txunditu ninduten, bidaltzailea anonimoa zelako
(auskalo nondik atera zuen nire mugikorreko zenbakia) eta euskara
txukun-txukunean idatzita zetorrelako. Edukiari kasurik ez niola egin
aitortu behar dut, baina telefonoan gordeta daramatzat oraindik,
hizkuntzaren aldetik harribitxiak direlakoan:

«Herritarra, jalgi hadi plazara! BAKEA-HERRIA-HITZA. Denok Bilbora. Baietz
100.000 lagun bildu. PASAZAK/N.»

Bidaltzailea: euskaldun 1

Eguna eta ordua: 2007-01-12 10:35:17


«Dagoeneko 100.000 lagun bagara. Baietz 130.000 ere bildu. Denok Bilbora.
Herritarra, jalgi hadi plazara! PASAZAK/N.»

Bidaltzailea: euskaldun 1

Eguna eta ordua: 2007-01-12 16:40:18



Beraz, nire botoa «PASAZAK/N» horren alde, txukuna eta erabilia delako.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ

Tel.: (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago