[itzul] Sesión de 24 de septiembre, lunes
Arrizabalaga, Bakartxo
bakartxo.arrizabalaga a bildua parlam.euskadi.net
As, Ira 25, 11:37:38, CEST 2007
Argi da beste hizkuntzetara ongi egokitzen den parentesiaren baliabidea ez zaiola euskarari horren egoki eta errepikapenak argiago ematen duela mezua, nahiz eta testu ez oso antolatuetan parentesia ere erabil daitekeen. Gauza ez da sistema bakarra eman eta beti bera erabili beharra. Testu motaren arabera beharko da jokatu.
Amaieran proposatzen duzun gidoiarena ongixko joka lezakeen zenbaitetan, behin hartara jarriz gero, baina jadanik gidoia daramaten izenekin korapilatzen hasiko litzateke, ordea, non ebaki eta zer ulertu jakin ezinik uzteraino; nik ez dakit zer den azken boladan, dena gidoi dela eta gidoiak denerako balio duela, baina zeinu bera hamaika esanahi eta erabileraz baliatuz gero idaztea mortse bihurtuko zaigu, dena gidoi eta puntu eta gidoi eta puntu. Ez al dugu mugatu beharko zertarako balio duen gidoia eta zer adierazten duen?
Bakartxo
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Bittor Hidalgo
Bidaltze-data: martes, 25 de septiembre de 2007 10:53
Nori: Amaia Lasagabaster; ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Sesión de 24 de septiembre, lunes
Halakoetan arazoa da irakurlearentat sortzen den etena (areago ahozgora irakurtzen duenarentzat) berez esanahiz edo funtzioz (eta beraz intonazioz ere) lotuta dauden eta behar luketen sintagmen artean. Eta lortu behar dena, hain zuzen da, irakurleak ez sentitzea eten hori.
Beraz, aldera da: Zergatik sortzen zaio etena irakurleari? Bada, hain zuzen, deklinazio(-edo) hondarkia-atzizkia daraman osagaia eta honekin lotuta eman nahi/behar den segidakoaren artean, atzizkirik gabe (izen propioen kasuan) edo absolutiboan emandako bat tartekatzen delako, eta horrek ahaztarazten diolako irakurleari aurreko sintagmaren lotura segidakoarekin. Aurreko meszuan J.M. Agirrek proposatuko adibideetan azaltzeko (hauetan azaltzen direlako lotura elementuak): Hiruretan "24an" eta honekin lotuta doakeen "izango/egindako/egingo" aditzaren artean "astelehena" osagaia tartekatzen da "-a" hondarkiarekin, eta hala eteten da honen lotura ondoko aditzarekin.
Adibideak ziren:
Bilera irailaren 24an (astelehena) izango da
Irailaren 24an (astelehena) egindako bilera
Irailaren 24an (astelehena) egingo den bileran
Hori ez gertatzeko: Atzizkiak errepikatuta, edo atzizkia soilik bigarren osagaian emanda, elkarren segidako aposizioan ematea sintagma nagusia eta honen azalpena dena.
Esaterako, goiko dibideei helduta (nire gogokoena):
Bilera irailaren 24 astelehenean izango da
Irailaren 24 astelehenean egindako bilera
Irailaren 24 astelehenean egingo den bileran
Ez dut uste halakoetan sintagmen arteko komarik ere behar denik, eta gainera uste dut komak, edo komek, irakurketa eten okerragoa(k) eragiten lituzketela:
Bilera irailaren(,) 24 astelehenean(,) izango da
Irailaren 24(,) astelehenean(,) egindako bilera
Irailaren 24(,) astelehenean(,) egingo den bileran
Edo bigaren aukera, hondarkiak errepikatuz (eta orduan beharbada lehen koma emanez -baina eman gabe ere-, eta segurasko beti hobe bigarrena eman gabe):
Bilera irailaren 24an(,) astelehenean(,) izango da
Irailaren 24an(,) astelehenean(,) egindako bilera
Irailaren 24an(,) astelehenean(,) egingo den bileran
Baina gauza bera gertatzen da azken urteotan, eta uste dut Egunkaria / Berriako praktika eta teoriatik abiatuta, hainbeste zabaldu zaigun leku aposizioak emateko modu ez komunikatiboa:
Mendi martxa Araiatik (Araba) abiatuko da.
Arazoa berdina da, irakurketari eragindako eten artifiziala, eta irtenbidea ere berdina da: Atzizkiak errepikatuta, edo atzizkia soilik bigarren osagaian emanda, elkarren segidako aposizioan ematea sintagma nagusia eta honen azalpena dena, nahiz orduan grafiaren kontua ez dudan horren argi:
Mendi martxa Araia-Arabatik abiatuko da.
Mendi martxa Araia (Araba)tik abiatuko da.
Mendi martxa Araia (Araba)tik abiatuko da.
Mendi martxa Araia(Araba)-tik abiatuko da.
Mendi martxa Araia -Araba-tik abiatuko da.
Mendi martxa Araia-Araba-tik abiatuko da.
Mendi martxa Araia, Arabatik abiatuko da.
Edo:
Mendi martxa Araiatik, Arabatik(,) abiatuko da.
Nik lehenengoaren alde egingo nuke (Mendi martxa Araia-Arabatik abiatuko da), nahiz horrek iraultza bat suposatzen duen gure erabileran eta gure inguruko hizkuntzen aldean (baina horiek, nolabait esatearren "prepositiboak" diren heinean, ez dituzte arazo berak denok dakigun bezala). Eta iraultza da, leku azalpena eman behar denean, beti gidoi batez lotuta ematea aposizioan, lehendabizi leku txikia eta ondoren handia dagokion hondarkiarekin:
Tolosa-Gipuzkoan izango da aurten txapelketa.
Tolosa-Gipuzkoatik abiatuko da lasterketa.
Tolosa-Gipuzkoako alkatea ere bertan izan zen.
Edota leku ezezagunagoa baldin badira, atzizkiak errepikatuz:
Massachussett-AEBetan izango da aurten txapelketa.
Massachussett-AEBetatik abiatuko da lasterketa.
Massachussett-AEBetako alkatea ere bertan izan zen.
Irtenbide honek beharbada izanen ditu nik aurreikusi gabeko arazoak ere, baina joko hori jokatzen dut Berrian "Massachussetten (AEB) izango da aurten txapelketa // Massachussettetik (AEB) abiatuko da lasterketa // Massachussetteko (AEB) alkatea ere bertan izan zen" itxurako etenekin topo egiten dudan bakoitzean, eta inoiz arazotxoren bat izan dudan arren, testuinguru eta esamolde gutxi erabilietan-edo, ez dut uste arazo handiagoak direnik gaur eguneko "parentetika" artifizial -eta gure inguruko hizkuntza "prepositiboei" kopitatutako- horrek dakarzkigunak baino.
Barkatu luzamenduengatik, baina jakin, zeinahi eztabaida publiko edo pribatu oso gogoz hartuko detela.
Ondo izan
Bittor
----- Original Message -----
From: "Amaia Lasagabaster" <gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, September 25, 2007 9:28 AM
Subject: Re: [itzul] Sesión de 24 de septiembre, lunes
Kaixo:
Irailaren 24ko bilera (astelehena) da niretzat ondoen joten duena. Dana
dala, gaztelaniak izen osagarri bat baino gehigoko egiturak hartzen dituen
modu berean, euskarari gatz egiten zaio horren ordain mordoilorik ez
sortzea, berez horrelako egiturak ez dut uste nik euskararenak berarenak
direnik. Baina tira, gaztelaniaren zamak albo batera utzita, pentsa ezazu:
idatzi horretarako zer da garrantzitsuena, bilararen data irailaren 24a dela
ala egun hori astelehena dela? Nik uste inportanteena hilaren eguna dela,
beraz, zerbait parentesi edo koma artean sartzekotan, egun horren izena
izango litzateke.
Sonia Isasi
----- Original Message -----
From: "Xabier Aristegieta" <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, September 25, 2007 8:53 AM
Subject: [itzul] Sesión de 24 de septiembre, lunes
Kaixo, Itzul-kide guztiok:
Gaztelaniaz hain xinpleki adierazten den "Sesión de 24 de septiembre, lunes"
hori euskarara itzuli eta itzulpenarekin gustura geratzeko gorri samarrak
ikusten ari naiz. Eta, egia esateko: hizkuntza batean halako aisetasunez
esaten den gauza bat itzultzean hainbeste katramilarekin topo egiteak
dezente amorrarazten nau (beharbada egun txarra daukat gaur; hori ere
baliteke).
Aukerak:
Irailaren 24ko (astelehena) bilera
Irailaren 24ko, asteleheneko, bilera
Asteleheneko, irailaren 24ko, bilera
Asteleheneko (irailak 24) bilera
Irailaren 24ko bilera (astelehena)
Asteleheneko bilera (irailak 24)
...eta ez dakit beste konbinaziorik geratzen ote den.
Niri gorputzak eskatzen didana (edo, besterik ez bada ere, gutxienik
protestatzen didana) lehenbizikoa da, hau da: "irailaren 24ko (astelehena)
bilera". Gertatzen dena da halako kontzientzia txar bat-edo pizten zaidala,
bai baitakit ziur aski Juan Gartziak espresio hori agramatikaltzat joko
duela (oraindik gogoan dut bere "Joskera lantegi"ko adibide hura, "Araiako
(Araba)..." esaldia gaitzesten zuenekoa). Baina, orduan, zer aukera
gelditzen da? Horrelako zerbait esan?:
"Irailaren 24ko bilera. Irailaren 24a astelehena izan
zen"
Inork argi pittin bat botatzerik balu, eskertuko nioke.
Ondo izan,
Xabier
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago