[itzul] Marilynen filmen euskal izenak

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Or, Ira 28, 17:57:52, CEST 2007


>>4. Gentlemen Prefer Blondes
>Gizonezkoek nahiago dituzte ilegorriak
>
>Horrela itzuli duzue?
>
>"Gizonezkoek ilegorriak nahiago dituzte", ez?

Nire iritziz, ez. 

-Nik HAU nahi dut. 
-Bada, nik nahiago dut HURA. / -Bada, nik HURA nahiago dut.
/ - Bada, HURA nahiago dut nik.

Iruditzen zait, posizio batean nahiz bestean, HURA mintzagai
dela, eta ez galdegai. (Alegia, ez direla parekatzekoak
"nahi dut" eta "nahiago dut"). Ez dakit hobeto adierazten.

Patxi



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago