[itzul] Donostiakoentzat

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
Ost, Api 2, 13:47:21, CEST 2008


> LORETOPEA / Punta / (Beste izen batzuk) PIKUPIA; PICO DEL LORO;
> PEÑON DEL ANTIGUO; LORITO; PUNTA Y PEÑON DEL ANTIGUO;
> PUNTA DE LA ANTIGUA

[...]

> Gure iritziz, beraz, (gure iritziak izan dezakeen pisu erlatiboaren
> arabera, alegia), mugatzailearekin idatzi beharko litzateke.

Egun on, Ales:

Toponimoak mugatzailea duela aipatu duzunez, eta eman duzun azalpen 
argigarria ikusita bigarren osagaia «-pea» dela dirudienez, ematen du 
«Bizkaia» toponimoaren moduko erabilera beharko duela izan, hau da, 
mugatzailea kendu beharreko kasuetan «-a» hori kenduta (Loretopean, 
Loretopearen, Loretopeko, Loretopetik...).

Hala al da?

Estimatuko nizuke xehetasun hori (are gehiago) argitzea, noizbait niri ere 
toponimo hori eman edo zuzendu beharra etortzen bazait ere.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ

Tel.: (+34) 945 174 476
         (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago