[itzul] Donostiakoentzat
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ost, Api 2, 15:36:23, CEST 2008
Aixe-k idatzi du:
>Toponimoak mugatzailea duela aipatu duzunez, eta eman duzun azalpen
>argigarria ikusita bigarren osagaia «-pea» dela dirudienez, ematen du
>«Bizkaia» toponimoaren moduko erabilera beharko duela izan, hau da,
>mugatzailea kendu beharreko kasuetan «-a» hori kenduta (Loretopean,
>Loretopearen, Loretopeko, Loretopetik...).
>
>Hala al da?
>
>Estimatuko nizuke xehetasun hori (are gehiago) argitzea, noizbait niri ere
>toponimo hori eman edo zuzendu beharra etortzen bazait ere.
Hain zuzen zuk diozun bezala da: Loreto-pe-a, Loreto-pe-tik,
Loreto-pe-ra...
Bertan zegoen Loretoko ama birijinari eskainitako ermita batetik datorkio
izena. Gaur egun Miramar jauregia dagoen tokitik beheraxeago zegoen ermita
hori, tunelaren gainean, gutxi gorabehera. Didier Petit de Meurville-k
Donostian margotu zituen irudi koloretsuetan askotan ageri den gaia da.
Hemen duzue adibide bat:
http://www.albumsiglo19mendea.net/foto.php?lafoto=002966
Zenbaitek diotenez, gaztelaniazko Pico del Loro (< Pico del Lorito)
izendapena Loretopeko > *Loritopeko > *Loritopiko eboluzioan duke jatorria.
Euskararen Donostia Patronatua
udala_euskara a bildua donostia.org
http://www.euskaraz.net
"Aixe, S.L."
<aixe a bildua ctv.es>
Enviado por: Para
itzul-bounces a bildua pos "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
taria.com cc
Asunto
2008/04/02 13:47 Re: [itzul] Donostiakoentzat
Por favor,
responda a
ItzuL
<itzul a bildua postaria.c
om>
> LORETOPEA / Punta / (Beste izen batzuk) PIKUPIA; PICO DEL LORO;
> PEÑON DEL ANTIGUO; LORITO; PUNTA Y PEÑON DEL ANTIGUO;
> PUNTA DE LA ANTIGUA
[...]
> Gure iritziz, beraz, (gure iritziak izan dezakeen pisu erlatiboaren
> arabera, alegia), mugatzailearekin idatzi beharko litzateke.
Egun on, Ales:
Toponimoak mugatzailea duela aipatu duzunez, eta eman duzun azalpen
argigarria ikusita bigarren osagaia «-pea» dela dirudienez, ematen du
«Bizkaia» toponimoaren moduko erabilera beharko duela izan, hau da,
mugatzailea kendu beharreko kasuetan «-a» hori kenduta (Loretopean,
Loretopearen, Loretopeko, Loretopetik...).
Hala al da?
Estimatuko nizuke xehetasun hori (are gehiago) argitzea, noizbait niri ere
toponimo hori eman edo zuzendu beharra etortzen bazait ere.
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago