[itzul] HASERREA RE: Lan-eskaintza

Mario Unamuno mariou88 a bildua hotmail.com
Ast, Api 3, 11:29:51, CEST 2008


 
  Egunon:
 
  Mario Unamuno nauzue. Haserrea erakutsi beharrean ELEBI enpresari, jendaurrean (posta-zerrendan) egiteko tentazioa gainditu dut, eta zuzemnean zeui idaztea erabaki dut.
 
   Haserrea, duela hilabete batzuk antzeko beste iragarki bati erantzun nizuelako, CVa bidali, eta zuen egoitzara joan itzulpen-froga bat egitera. Zuen erantzunaren zain geratu nintzen..... eta horretan nago oraindik!! ez zait serioa iruditzen, ez zait, batez ere, errespetuzko jarrera iruditzen. Donostiara joan nintzen Gasteiztik, nire denboratik eta dirutik ipiniaz. Erantzun bat ematea baino gutxiagorik, erantzuna edo kontrako izanda ere!!!!        gauza horiek zaintzekoak dira, eta ez soilik lan-ikuspegitik, hori baino lehenago, eta are gehiago, ikuspegi pertsonaletik!
 
   Hara, aspaldian nengoen idazteko, tarteka erdi ahaztuta ere bai, baina gaurkoa ikusteak berritu egin dit zuen jokamoldearen oroitzapena.
   
 
> From: ritxi a bildua elebitaldea.com> To: itzul a bildua postaria.com> Date: Thu, 3 Apr 2008 10:47:26 +0200> Subject: [itzul] Lan-eskaintza> > ELEBI TALDEAk itzultzaileak behar ditu egun osoko lanaldian bulegoan> aritzeko. > Balioaren araberako soldata eta kontratu finkoa.> Bidali CVak itzultzaileak a bildua elebitaldea.com helbidera.> Mila esker> Ritxi Lizartza> > No virus found in this outgoing message.> Checked by AVG. > Version: 7.5.519 / Virus Database: 269.22.5/1356 - Release Date: 02/04/2008> 16:14> > 
_________________________________________________________________
MSN Video. 
http://video.msn.com/?mkt=es-es


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago