[itzul] Markak

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Api 9, 17:24:40, CEST 2008


> Wordeko dokumentu bat itzultzen ari naizela nahi gabe aginduren bat eman
> diot eta orain egindako aldaketa guztien "markak" agertzen zaizkit. Ver
> marcas delakora joan eta kentzen ditut, revisar final delakora joanda ere
> bai, gordetzen dut, baina dokumentua irekitzen dudan bakoitzean berriro ere
> zorioneko markekin agertzen zait eta ezin dut horrela bidali, jakina.
> 
> Inork badaki marka horiek behin betiko kentzeko zer egin behar dudan?

Word 2003n:

- Menuan, Tresnak > Aldaketen kontrola (Herramientas > Control de 
cambios) aukeraren ezkerrean ageri den ikonoa lauki urdin batez 
inguratuta egongo da.

- Tresna barra berri bat izango duzu, ziurrenik, Berrikuspenari 
dagokiona hain zuzen.

- Ezkerretik hasita, hirugarren botoi bat ikusiko duzu, paper orri baten 
gainean OKren V urdin bat duena; sagua inguratuta, Onartu aldaketa 
(Aprobar cambios) etiketa ikusiko duzu.

- Botoi horrek eskuin alboan beherako gezitxoa du; hori sakatuta 
agertuko zaizkizun aukeretan, hautatu azkena: Onartu dokumentuko 
aldaketa guztiak (Aprobar todos los cambios).

- Menuan, Tresnak > Aldaketen kontrola (Herramientas > Control de 
cambios) eman, kontrola desgaitzeko.

Ez baduzu deus ulertu, bidali mezu pribatu bat, eta saiatuko gara beste 
moduren batean.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago