[itzul] Itzultzaile bat behar dute Legebiltzarrean, Gasteizen

Agirre, Jesus MĒ jm.agirre a bildua parlam.euskadi.net
Ast, Api 10, 12:50:57, CEST 2008


Kaixo, lankideok!

 

Eusko Legebiltzarrak hizkuntzako profesional bat behar du, itzulpen, zuzenketa eta interpretazio lanetan aldi batean jarduteko. Hona hemen zehaztasunak:

 

Lantokia: Eusko Legebiltzarra. Becerro de Bengoa, z. g. 01005 Gasteiz

Lanpostua: Itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko teknikaria

Eginkizunak:         a) Testu parlamentarioak eta administratiboak itzultzea eta zuzentzea

                        b) Legebiltzarreko bilkuretako hitzaldiak euskaratik gaztelaniara interpretatzea (aldi bereko itzulpena)

Egoera administratiboa: Bitarteko funtzionarioa

Lan-aldi estimatua: Sei hilabeterako lana.

Soldata: 3.332,96 euro hilean (14 hileko)

Espektatibak: Datorren urtean lanpostu honetako bi plaza aterako dira oposizio-lehiaketa publikora.

Baldintzak:      a) Lizentziatura izatea

b) 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea. HE egiaztatu gabe dutenek Legebiltzarrean bertan egin ahal izango dute egiaztapena, IVAPek hautaketa-prozesu honetarako eratutako proben bidez.

c) Langain (Lanerako Euskal Zerbitzua) izena emanda egotea. Astebeteko epea emango da erakunde horretan izena emateko.

Jakingarri gehiago: tf. 945 004000. Langileen Zuzendaritzarekin jartzeko eskatu.

 

Jesus Mari Agirre

Legebiltzarreko itzultzaile-zuzentza




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago