[itzul] Radiodifusión sonora...

martin-rezola a bildua ej-gv.es martin-rezola a bildua ej-gv.es
Ast, Api 10, 15:32:51, CEST 2008


<<Radiodifusión sonora en ondas métricas con modulación de
frecuencia>>

<<soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko
irrati-hedapena>>

Oraingoz horrekin geratuko naiz, Asier. Eskerrik asko. 

Unibertsitate aldetik jaso dudan "uhin" baten arabera...«uhin metrikoetan hedatzen da irrati-seinalea, hau da, "uhin metrikoetako irrati-hedapenaz" ari gara, eta modulazioa maiztasunean gertatzen da (hau da, modulatzen da uhinaren maiztasuna)»

Martin Rezola





-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Bidaltze-data: miércoles, 09 de abril de 2008 13:03
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] Radiodifusión sonora...


	<<Radiodifusión sonora en ondas métricas con modulación de
frecuencia>>

	Nik hor garbi antzean ikusten dudan gauza bakarra da euskaraz
<<soinuaren irrati-hedapen>> behar duela. ETBko ingeniariek diostate baietz,
hala dela. Hortik aurrera, gaztelaniaz <<modulación de frecuencia>> eta
<<frecuencia modulada>> parekoak direla. Beraz, euskaraz, beharbada, honela
eman liteke:

	<<soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko
irrati-hedapena>>

	Katea askeago antolatzeko aukera izanez gero (izenbururen batean
edo):

	<<soinuaren irrati-hedapena maiztasun modulatuko uhin metrikoen
bidez>>

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago