[itzul] Hizkuntza-normalizaziorako teknikaria behar dute Legebiltzarrean
Friera, Iņaki
inaki.friera a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Api 16, 11:22:32, CEST 2008
Eusko Legebiltzarrak hizkuntza-normalizaziorako teknikari plaza bat atera du.
Betetzeko sistema oposizio-lehiaketa da.
Funtzionario-kidegoa: Goi Mailako Teknikaria
Eskatutako titulazioa: Goi-mailako unibertsitate-titulua.
Euskarako hizkuntza-eskakizuna: 4, nahitaezkoa.
Soldata gordina: 46.660,04 euro
Izena emateko azken eguna: apirilaren 25
Lanpostuaren eginkizun nagusiak:
* Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legea Eusko Legebiltzarreko Administrazioan nola betetzen eta egikaritzen den kontrolatzea eta segimendua egitea.
* Eusko Legebiltzarreko Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua diseinatzea eta abiaraztea.
* Lanpostuen hizkuntza-eskakizunak jartzeko eta eguneratzeko proposamenak aurkeztea.
* Kasuan-kasuan esaniko hizkuntza-prestakuntza mota proposatzea, bai eta prestakuntza jaso ahal izateko irizpideak eta lehentasunak ere.
* Euskara jakin eta erabiltzera bultzatzeko eta motibatzeko programak bideratzea.
* Erabilera-taldeak dinamizatzea.
Informazio gehiagorako:
- Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala (147. zk., 2008-03-14)
- tf. 945 004000. Langileen Zuzendaritzarekin jartzeko eskatu.
Iņaki Friera
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago