[itzul] Eskaini eta eman
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ost, Api 16, 13:32:07, CEST 2008
Egun on,
Aspaldi honetan kexka ttiki bat sortu zait "eskaini" aditzaren erabilera
dela eta. Ez nuke "xorrotxegia" edo "extuegia" izan nahiko, baina duda
egiten dut ustez zabalduena den adieraz gainera ("-zerbait- norbaiten
eskuko jarri, har dezan aurkeztu", Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegiaren
arabera), "eman" adiera ere eranstea onargarria ote den.
Konparazio baterako, atzo arratsaldean, irratia entzuten ari nintzela,
esaldi pare honetan (noiznahi nonahi antzekoak irakurri eta entzuten
dira; neronek noizbait idatziak edo erranak ere bai, igual!):
"...k kontzertua eskainiko du..."
"Euskalmetek eguraldia eskaini dizu. Informazio gehiago nahi baduzu,
begiratu..."
Ez dakit zalantza egiteko motiborik aski ote dudan, baina plaza honetara
hurbiltzen zaretenon iritzia jakin nahi nuke, eta kontu hau argitu.
Inork lagundu nahiko balit... (mila esker, aldez aurretik)
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago