[itzul] medikua behar dut

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ost, Api 23, 20:14:43, CEST 2008


Botikaren izena komertziala denean, izen nagusia da, eta bere horretan utzi behar da.
Izen generikoa, berriz, "euskaratu" beharko dugu (egokitzapen ortografiko eta fonetikoa).

Adibidez:
Cipralex izen komertziala da, eta bere horretan utziko dugu, baina bere osagai nagusia ("escitalopram") euskaratu eginen dugu (Esziltaloprama)
Efferalgan (parazetamola)

Beraz, aipatzen dituzun kasuetan honela behar du, nire ustez:

Quinolonas= kinolonak
ácido quinolon-carboxílico = azido kinolon-karboxilikoa
Ciprofloxacino  = Ziprofloxazinoa
Ofloxacino. = Ofloxazinoa
Bacteroides fragilis.  = bakteroides fragilis
(hori da bakterioaren izena, ez da gaztelaniaren plurala, nik dakidala)


(gero ohartu naiz igual zure duda beste bat zela, -ona hori -oia ote den euskaraz. Azetona da, ez da azetoia. -ona horiek bere horretan utzi beharrak dira).

Ongi izan.
Fernando Rey

      ______________________________________________ 
Enviado desde Correo Yahoo! La bandeja de entrada más inteligente.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago