[itzul] Plazer

Ander Altuna zuzentzailea a bildua ueu.org
Or, Api 25, 12:30:45, CEST 2008


Zalantzak ditut 'plazer' hitzarekin. Hiztegi Batuan 'plazerezko negarrez 
bustirik begiak' dator eta, beraz, r biguna erabili behar dela ulertu 
behar da. Elhuyar hiztegian, baina, 'zu ikustearen plazerra', hots, rr 
gogorra. Ereduzko prosan ere begiratu dut eta nahiko parekatuta dagoz 
emaitzak: plazerra (163 esaldi / 52 liburu); plazera (217 esaldi / 60 
liburu); plazerrik (33 esaldi / 17 liburu); plazerik (23 esaldi / 13 
liburu); plazerraren (48 esaldi / 23 liburu); plazeraren (81 esaldi / 25 
liburu). XX. mendeko euskararen corpusean: plazerra 34 testutan eta 
plazera 4 testutan; plazerik 0 eta plazerrik 3 testutan; plazeraren 0 
eta plazerraren 8 testutan. Zerrenda honetan ere inoiz azaldu gaia 
(anbar hitzarekin oker ez banago).

Inork inoiz izan du zalantza bera? zein hobetsi behar da?

Eskerrik asko.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago