[itzul] Plazer

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Api 25, 12:50:02, CEST 2008


Nik ez nuke zalantza handirik egingo. Euskaltzaindiak "anbar iz.:
anbarezko bitxia." eta "plazer: plazerezko negarrez bustirik begiak."
badio, hau da, adibide eta guzti, esanahiak zein diren denok jakin
arren, argi dago -r- biguna dela adierazteko jarri dituela adibideok.

 

Jon

 

 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Ander Altuna
Enviado el: viernes, 25 de abril de 2008 12:31
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Plazer

 

Zalantzak ditut 'plazer' hitzarekin. Hiztegi Batuan 'plazerezko negarrez


bustirik begiak' dator eta, beraz, r biguna erabili behar dela ulertu 

behar da. Elhuyar hiztegian, baina, 'zu ikustearen plazerra', hots, rr 

gogorra. Ereduzko prosan ere begiratu dut eta nahiko parekatuta dagoz 

emaitzak: plazerra (163 esaldi / 52 liburu); plazera (217 esaldi / 60 

liburu); plazerrik (33 esaldi / 17 liburu); plazerik (23 esaldi / 13 

liburu); plazerraren (48 esaldi / 23 liburu); plazeraren (81 esaldi / 25


liburu). XX. mendeko euskararen corpusean: plazerra 34 testutan eta 

plazera 4 testutan; plazerik 0 eta plazerrik 3 testutan; plazeraren 0 

eta plazerraren 8 testutan. Zerrenda honetan ere inoiz azaldu gaia 

(anbar hitzarekin oker ez banago).

 

Inork inoiz izan du zalantza bera? zein hobetsi behar da?

 

Eskerrik asko.

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago