[itzul] Por el río Nervión?

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Api 30, 13:18:29, CEST 2008


Nerbioi ibaiadarra Urduñaren gainaldean, Garobel mendikatean sortzen da: Urieta (Burgos). Baina Ibaizabal ibaia, Abran itsasoratzen dena, Intxortan, Gipuzkoako mugan.

Bestalde, "Abusun la campa de Ibaizabal" aipatu duzu. Auzo horren izenak merezi du kontatzea (Euskaltzaindiaren Euskera aldizkaritik buruz):

Ibaizabal zen auzoaren izena, erdaraz ere ageri omen da "Poblado de Ibaizábal". Ibaizabal auzoan haitz bat zegoen eta haitz horretan Andra Mariaren irudia jarri zuten: haitzekoa Andra Mariaren irudia zen (la virgen de la peña). Nongoa? De la peña. Eta hortik, haitzekoa zena auzoko bilakatu zen, hots, haitza (la peña: izen arrunta) La Peña (izen berezia) bihurtu zen. Jatorrizko izena opakua da erdaldunentzat eta La Peña esanguratsuagoa eta esanerrazagoa.

Geroakarrenean bortxaketa bat izan zen Ibaizabal auzoan. Orain bezala ehunka bortxaketa egongo ziren garai hartan Bilbon, baina, lehen isilpean gordetzen baitzituzten, hura jakin egin zenez asaldura eta kolpe handia izan zen garai bateko gizartearentzat, eta horrela pasatu zen (barregarria litzateke negargarria ez balitz) Ibaizabal, erlijioaren indarrez La Peña izan ondoren, jendaren aho-mihietan el barrio del abuso (=bortxaketa) izatera. Eta (irribarretik barre algarara pasatuz) euskaraz Abusu bedeinkatu zuen Euskaltzaindiak Bilboko Udalarentzat.


Jon Agirre
Abando (Bilbo)


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Mikel Erro
Enviado el: miércoles, 30 de abril de 2008 12:24
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Por el río Nervión?

Eta beti jakin dugu sorburua Urduña aldean dela.

Hasierako abestia hauxe zen: "Por el río Nervión bajaba una gabarra, son
once jugadores del club ATXURITARRA". Gero moldatu zuten Athleticentzat.

Nik aitari beti entzun diot Nervión ibaian bañatzen zirela gaztetan.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago