[itzul] Por el río Nervión?

URCELAY AGUIRRE, Joseba joseba.urcelay a bildua bizkaia.net
Ost, Api 30, 13:58:45, CEST 2008


Mikel Gorrotxategiri galdetu diot Jonek aipaturiko mugimenduaz. Behean, Mikelek bidalitako txostena kopiatu dut.

Joseba Urzelai
BFAko terminologoa





Jaun agurgarria


Aspaldian aztertu zuen Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak Bilbo zeharkatu eta itsasadar egiten den ibaiaren izena, XX. mendean Nervión edo Nerbioi izenez ezagutua. 

	Gauza asko azaldu behar dira. Oro har ibai gutxik izan dute izena, kasu gehienetan generikoa erabiliz deitu izan dira eta izena oso aldakorra izan da. Basauritik gora doazen ibaiak aztertzen baditugu ikusiko dugu Ibazaibal eta Nervión/Nerbioi izenez gain Amorebietako errekea / Río de Amorebieta, Durangoko errekea / Río Durango, Río de Delika edo horrelakoak aurkituko ditugula dokumentazioa, sarritan izen ofizialak baino askoz ere ugariagoak. Laudion, esaterako, udal agirietan Agua Mayor deitzen da ibaia.

	Gaur egun arruntak diren izen asko XIX. mendean finkatu ziren Hiztegi Geografikoen esku. 

	Bizkaiko mapa aztertzean konturatu zen Batzordea aztergai dugun ibaiaren izena Ibaizabal dela eta Nervión XIX. mendean kultismoz hedatutako izena besterik ez dela. 

	Badirudi, ditugun datuak ikusita, izen hau batez ere izendatzen duela ibai honen beheko aldea (Basauritik behera), nahiz eta goragoko zati batean (Galdakaon) ere erabiltzen den Azkuek lekukotu zuen bezala. 

	Ezaguna denez Ibaiazabal, ibaia bera izateaz gain Bilboko auzo bat da, gaur egun La Peña izenaz deitua, izen zaharra bertan dago bizirik Campa de Ibaizabal moduan dago.

	Ezagutzen dugun izen honen lehenengo aipua 1333. urtekoa da. Esan bezala, XIX. mendean izendegiak egitean lehentasuna eman zitzaion antzinate latinoarekin "lotzen" gintuen Nervión  izenari herriak erabiltzen zuen Ibaizabal zokoratuz, Iturrizak berak argi utzi bezala:  ... rio Nerva ó Nervión, vulgo Ibaizabal. 

	Urteotan Nervión izan denez izen "egokia" jatorrizko Ibaizabal zokoratuta gelditu da, baina harrigarria bada ere, Begoñan eta Atxurin jaiotakoen artean ahoz Ibaizabal jaso dugu Boluetako zatia izendatzeko, beherako zatiari La Ría esaten baitiote. 

	Hau gutxi balitz gogoan izan behar dugu Jacinto Gomez Tejedor jaunak arrazoi geografikoak direla medio beti defendatu duela Ibaizabal dela ibai nagusia ea Nerbioi bere azpikoa. 

	Aurreko datuak ikusita Onomastika batzordeak erabaki zuen Ibaizabal izena eman behar zaiola Basauritik beherako ibaiari eta ez Nervión/Nerbioi. 

Osagarri moduan aipamen batzuk igortzen dizkizut. 

Ongi izan Mikel Gorrotxategi


	Aipamen historiko batzuk
*	1333 "Reunieronse (...) el día jueves dos de junio de 1333, en el campo de Ibayzabal, cerca deOllargan..."
*	1500 Sentencia del corregidor don Cristóbal: "como en Ibayzabal, la canal y corriente del río hasta el sepulcro"
*	1527: hasta el camino real de Ibayzabal
*	Lope Garcia de Salazar: Las Bienandanzas e Fortunas "..un salmon e la presa de las aseñas de Ibayzabal,"
*	Iturriza: Historia General de Vizcaya: 
Nahiz eta kapitulu bat izan eta bertan Nerva izendatu (Origen del rio Nerva ó Nervión, vulgo Ibaizabal...") geroago Ibaizabal erabiltzen du:
166orr: "...derribaron el único puente que había en Bilbao, los molinos de Artunduaga y todos cuantos existieron á orillas de la ria Ibaizabal.
 313 orr: "Encauzamiento del río Ibaizabal: El ayuntamiento de la anteiglesia de Abando,..."
765 orr: "La villa de Bilbao... dos barriadas divididas por el río Nervion o Ibaizabal"  
*	Diccionario Historico-Geográfico de España, Tomo II, Real Academia de la Historia, Madrid 1804: 
"NERVA, río el mas considerable del señ. De Vizcaya, llamado tambien pr algunos Nervión, y mas generalmente Ibaizabal, voz vascongada, compuesta de Ibai o Ibaia, que significa rio, y Zabal o Zabala, que quiere decir ancho. "
*	Ybarra y Verge Escudos de Vizcaya: Ibaizabal o Nervión
*	Sota: Hablando con los Vascos: Ibaizabal
*	Unamuno: Ibaizabal o Nervion
*	Delmas: Guía Historico Descriptiva del Viajero del Señorío de Vizcaya. Gehien bat Nervión darabil baina Ibaizabal ere aipatzen du, itsasadarra den zatian gainera: 101 orr: álzanse en la linea que baña el Ibaizabal..."; 105: "El curso natural del Ibaizabal seguia por debajo de la colina sobre la que se eleva la iglesia de Abando."
*	Jacinto Gomez Tejedor: Rios de Vizcaya, 1978: 
Apologia del Ibaizabal izeneko testua idatzi zuen. Bertan arrazoi historikoak alde batera utzia arrazoi geografikoak ematen ditu ibai hau Ibaizabal dela esateko. Hiru dira izen bat menpekoa edo nagusia den ebaztekoa arrazoiak: 
1)	Ur kopurua 
2)	Luzaera 
3)	Norabidea.
Hiruretan irabazten du Ibaizabalek.
*	Francisco Hernández Pacheco, 1961 Facultad de Ciencias Geológicas de la Universidad Complutenseko katedratikoa zena: ..debe llamarse Ría del Ibaizabal, pues el Nervión es realmente su afluente.
 






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago