[itzul] Por el río Nervión?
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Api 30, 14:53:21, CEST 2008
<<Jon. zuek zelan esan dozue etxean eta kalean?>>
Etxean "erreka" eta kalean "la ría" (diglosiaren kontuak). Izena esan behar denean, oso testuinguru berezietan beraz, aspaldi-aspaldidanik (ez betidanik) Ibaizabal. Hain zuzen, XX. mende hasiera arte Ibaizabal esaten eta XIX. arteko dokumentazio guztian Ibaizabal idazten zela jakin genuenez geroztik, aspaldi samarretik. Ume-umetan Nervión, eskolan, eta Nerbioi etxean; baina ezjakintasun hutsagatik (gure aldetik, eta malezia handiagatik, beharbada, irakaslearen aldetik: Don Patricio Montoya Cauvilla).
Kaleen kontuan arrazoia duzu, eta beste bat ahaztu zaizu: "Calle de la Estación", gero "Calle Brigadas de Navarra", eta orain, ausardia faltagatik "Nafarroa kalea" dena "Geltoki kalea" izan beharrean.
"Colección Temas Vizcainos" bildumako ale bat aipatu dut, hain zuzen Euskaltzaindiaren testu horretan (eskerrik asko, Alazne Aurre eta Joseba Urzelai) ageri dena: Jacinto Gomez Tejedor: Rios de Vizcaya, 1978. Berriro diot eskura dudala nahi duenak irakur dezan.
Jon Agirre
Abando (Bilbo)
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Mikel Erro
Enviado el: miércoles, 30 de abril de 2008 13:14
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Por el río Nervión?
Jon, preguntatuko deutset nire andrearen lehengusu-lehengusinei, Bilbon bizi
izan dira beti, Bilboko baserrietan, alegia, Arbolantxan, Begoña aldean, eta
euskaldun peto-petoak dira. Ia zer esaten deustien.
Gure familia Bilbon bizi izan da Kubako Gerraz geroztik, lehenago ez dakit.
Irakatsi zein ez. Guretzat oraingo Autonomia kalea, Gregorio Balparda
zenean, etxean "Autonomia" zen. Orain Unamuno plaza dena, eta lehenago
"Brigadas de Navarra", gure etxean beti izan da "Los auxiliares". Lehenagoko
toponimia erabiltzen genuen. Beti hainbat berba: jariguai, txirlora,
txintxorta,... erdaraz egin arren, oraintsura arte, Bilboko erdaldun guztiek
ere erabiltzen ebazanak. Bilbon jende gitxik zekian zer zan "viruta". Hori
geroago ikasi genduan. Ez da horrela, Jon?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago