[itzul] UbuntU-rako itzulpen-softwarea??

Asier Sarasua Garmendia asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Al, Abu 4, 01:52:37, CEST 2008


Arkaitz Basterra <ARKAILARGI a bildua ...> writes:

> 
> Egun on, neure PC-an UbuntU instalatzear nengoela, Trados-ek Linuxen ez duela
funtzionatzen deskubritu
> dut, antza Microsoft .NET eta ez besterik erabiltzen duelako. Jakin dut OmegaT
izenekoa badagoela,
> baina zeintzuk dira horren bateragarrirtasunak? Zer nolako fitxategiak sortzen
ditu (tmx, bak...)??
> Badago Tradosekin bateragarria eta Linuxen erabiltzeko modukoa den itzulpen
softwarerik?
> 

Linuxen munduan, uste dut aukerarik onena OmegaT dela. Azken bertsioa (1.7.3)
euskaraz dago.

OmegaT-ri buruzko artikulua Senez aldizkarian:
http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez/20080201/sarasua

Tradosen eta OmegaT-ren arteko bateragarritasuna, OmegaT-ren eztabaida foroaren
hari honetan:
http://tech.groups.yahoo.com/group/OmegaT/message/11029

Nik Ubuntu darabilt etxean eta OmegaT euskaratu nuen. Arazorik badaukazu,
galdetu eta erantzuten saiatuko naiz.

Asier.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago