[itzul] Unidades (Matematika)

Raul Micado Rubio raulmicadorubio a bildua yahoo.es
Al, Abu 25, 17:41:20, CEST 2008


Begira, zuk laguntza eske idatzi duzu, eta laguntza jaso duzunean beste kontu batzurekin denbora galtzen hasi zara. Lehen ere esan dizut "unitate" eta "bateko" terminoak oso desberdinak direla, eta bakoitzak
esanahi zehatza duela. Testuak zer eskatzen dizun, bat edo bestea
hautatu beharko zenuke, esanahiak kontuan hartuta. Ezin duzu  "unitateak" edo "batekoak" bata edo bestea erabili termino parekide moduan. Edo bata da, edo bestea da. Azalpen horrek balio ez badizu, nik ezin dizut gehiago lagundu. Beraz, zerbaitetan lagunduko nizulakoan, agur.



----- Mensaje original ----
De: Paúl Picado <paulpicado a bildua yahoo.es>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: lunes, 25 de agosto, 2008 16:43:51
Asunto: Re: [itzul] Unidades (Matematika)

Bueno, antza, ez duzu behar adina denbora hartu nik proposatutako bilaketa egiteko, edo zentzua ez diozu harrapatu. Nik, ordea, zuk jarritakoa bilatu dut eta ez dut aurkitu "funtsik" duen ezer. Bestalde, emaitza kopuruarena ez dut ondo ulertu zertara zetorren, baina hori orain ez da garrantzitsua.
Beraz, azken ahalegin handia egingo dut, eta erantzun zehatzagoa emango dizut. Sartu helbide honetan eta bilatu "batekoak": http://tinyurl.com/64cmao. 
Besterik ezin dizut esan...
Saiatzen, gutxienez, saiatzen naiz...eta ez dut uste inork galdera bat egingo duenik hiztegietan begiratu aurretik, ez du zentzu handirik, ezta? Profesionalak gara, motel...ni, behintzat, bai.
Ez a(d)iorik!




Paúl Picado Moreno    

__________________________________________________
Correo Yahoo!
Espacio para todos tus mensajes, antivirus y antispam ¡gratis! 
Regístrate ya - http://correo.yahoo.es


__________________________________________________
Correo Yahoo!
Espacio para todos tus mensajes, antivirus y antispam ¡gratis! 
Regístrate ya - http://correo.yahoo.es 


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago