[itzul] Bistadizo (ea hirugarrenean)

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua wanadoo.es
As, Abu 26, 10:36:44, CEST 2008


Eskerrik asko, Asier.  Nere lekukotasunak ezertarako balioi badu, sinistu
beharko didazu, hitza nere belarrietan, nire erabileran Gipuzkoako Goierrin,
Euskadi Irratia baino askoz lehenagokoa dala. Eta itxuraz Inaxio
Usarralderen (eta o-lertxundiren)-etan ere bai, beraz uste det ezin dala
pentsatu, eta gutxiago esan holakorik, ezta? beste hiru pertsonaren
lekukotasuna behintzat, lekukotasun zuzena, jaso ondoren: "Baina ez dakit
zenbateraino sinets dezakegun hitz hori badela euskaraz". Eta hitza BADA
euskeraz, euskera batzuetan behintzat, gureetan badelako, azken 100 urteotan
edo behintzat (nik berengandik ikasi deten belaunaldiak kontuan hartu ezkero
behintzat). Beste gauza bat da beste eremu batzuetara Euskadi Irratirekin
edo, oso berriki zabaldu izana.

Noski, OEHn batere lekukotasunik ez agertzea, bada seinale bat, seguru asko,
hitzaren "gaztetasunaz". Baina ez bakarra dirudienez.

Ondo izan

Bittor

=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: martes, 26 de agosto de 2008 10:05
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Bistadizo (ea hirugarrenean)


	Bi pezetako iritzi bat: <<bistadizo>> hitz berri-berria da euskaran.

	1. Orotariko Euskal Hiztegian ez da ageri, nahiz eta <<bista>> /
<<bixta>> familia ugariro jasota egon: <<bistadun>>, <<bistatik>>,
<<bistatu>>... Oso susmagarria da halako hutsunea.

	2. Hitz hori Euskadi Irratiak zabaldu du lau haizeetara, eta
horregatik egiten zaio ezagun jende askori. Baina ez dakit zenbateraino
sinets dezakegun hitz hori badela euskaraz (zalantza bera egiten dut EIak
zabaldu dituen beste hitz eta esamolde batzuen gainean -<<egunkarien
peskizan>>, esate baterako-).

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago