[itzul] Bistadizo (ea hirugarrenean)

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Abu 26, 12:51:26, CEST 2008


LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER(e)k dio:
> 	Bi pezetako iritzi bat: <<bistadizo>> hitz berri-berria da euskaran.
> 
> 	1. Orotariko Euskal Hiztegian ez da ageri, nahiz eta <<bista>> /
> <<bixta>> familia ugariro jasota egon: <<bistadun>>, <<bistatik>>,
> <<bistatu>>... Oso susmagarria da halako hutsunea.

Bai, egia da, halako hutsuneak susmopean ipintzen du hitza, baina...

> 	2. Hitz hori Euskadi Irratiak zabaldu du lau haizeetara, eta
> horregatik egiten zaio ezagun jende askori. Baina ez dakit zenbateraino
> sinets dezakegun hitz hori badela euskaraz. 

Euskadi Irratiko esatari gehienak ez nituzke hain alprojatzat joko, egia 
esateko. Zurekin bat netorke, adibidez, esaten bazenu EIko esatari askok 
logopedaren baten laguntza behar duela -ll- soinua ongi ahoskatzen 
ikasteko, zenbakietan ez dezaten etengabe «miya» esan, edo «maila» eta 
«mahaia» berdin ahoskatu. Baina «bistadizo» hitza, benetan euskaraz ez 
badago behintzat, hedatzearen erantzukizuna leporatzea urrun samar 
joatea dela iruditzen zait.

Irratiko hitzak ez dira hiztegietan jasotzen, baina idatzitakoak, bai: 
EHU lantzen ari den «Hiztegi Batua Euskal Prosan» webguneari 
(http://www.ehu.es/ehg/) jaramon eginez gero, Iñigo Aranbarrik eta 
Berriak 3 bider erabili dute, joan den mendetik hona, «bistadizo» hitza. 
Ez da asko, baina ez dut uste hain idazle kaskarrak edo guztiz iritzi 
gabeak direnik, euskaraz EZ den hitz bat erabiltzera ausartzeko.

Koldo Zuazok ere erabili duela ageri da; ez daukat ondo gogoan, baina 
uste dut «Euskararen sendabelarrak» liburuan ageri dela, ez hain zuzen 
hitz gomendatuen artean.

Amaitzeko, hiztegietan ongi begiratu beharra sutsuki nabarmendu denez 
egunotan zerrendan, hona hemen Intzak dakarren ale ederra:

     * begia sartu

       Azalpena: gainbegiratu

       Adibideak:

       ---   Erresuma honetako judizio-kodizeetan sartu dugu begia, hea 
nunbaitetik agertzen zen gure hauziaren berriren bat
       ARESTI, G. (1933-1975)
       Obra guztiak I.

       Gazteleraz: echar un vistazo


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago