[itzul] primerako (lehen Bistadizo (ea hirugarrenean)
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ost, Abu 27, 09:27:24, CEST 2008
"primerako" hitzari dagokionez, iruzkin bat baino ez.
Munibek bere "El borracho burlado" antzerkian dakar eta donostiar dendari
baten ahotan jartzen du. Eta nire ustez ez du hori kasualitatez egiten.
Izan ere, testu zati horretan donostiarren hizkera barregarritzat hartu
nahi dela dirudi. Donostiako dendari horiek esaten dituzten beste esaldi
hauetan ikus daiteke esan nahi dudana:
"Jauna, ez digu ezer erosten? Ona nun duen, iñon ekusi badu-ta, lienzo
preziatua. Begira:
Muestra una pieza de lienzo, y se arrima D. Pedro a verla
Primeroko suertekoa da ala ere."
" Nagusi jauna, berorrek estrenatu bear nau. Ona tabako ederra piparako,
nai badu Habanako hoja lejitimo-lejitimoa; ta ala propio Holandako pikatua,
ta autsa, berriz, naiz Habanakoa, ta naiz hoja Virginiakoa, a escoge."
"Emen ez, jauna; baña or kalean adiskidetxo baten etxean laja dut; berorren
mesedeak nai badu, saltotxo baten ekarriko dut."
(http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/M/MunibeBurlado.htm)
Bestalde, Joaquin Camino Orella doktoreak esaten duenez (ikus bere
"Historia de la ciudad de San Sebastián", XVIII. mendean idatzia),
Larramendiren ustez Donostiako hizkeraren akats bakanetako bat da
"primeroko" hori.
"El idioma vulgar en San Sebastián es el vascuence, el cual se habla con
tanta facilidad y gallardía, que hasta el mismo Larramendi, voto superior
en este asunto, llegó a confesar no se podía negar a sus naturales los
primores de la elocuencia vascongada, notando el defecto de usar a veces
acusativo en lugar de dativo, como cuando dicen: emangonazu, esangonazu, en
lugar de ernangodidazu, esangodidazu; e igualmente de usar la palabra
primerokoa en lugar de lenbizikoa, en lo que castellanizan la lengua
nativa. Exceptuando, dice el citado autor, estas dos nulidades, se habla en
aquella ciudad con grandísimo aire y distinción y una expresiva que les es
particular..."
Ikusten denez, Munibek eta Caminok (Larramendik) aipatzen duten hitza ez da
"primerako" baizik eta "primeroko". Nire uste partikularra da hitz hori
*primoreko hitzetik datorrela. Izan ere, "primorea" izenondo gisa eta
antzeko esanahiz erabili zen Donostian (eta inguruetan).
"...jaki primoria da, erbiya beziñ ederra..." (Martzelino Soroa:
_Baratzan_)
"¡Auxen da Anis primoria!" Biktoriano Iraola: (_Oroitzak eta beste ipui
asko_)
Euskararen Donostia Patronatua
udala_euskara a bildua donostia.org
http://www.euskaraz.net
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago