[itzul] Logaritmoak

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
As, Abe 2, 12:04:11, CET 2008


Baldin eta log (25/10) bada, honela:

logaritmo hogeita bost zati hamar

edo, bestela:

logaritmo bi koma bost

Baldin eta (log 25)/10 bada, honela:

logaritmo hogeita bost, zati hamar

Logaritmoaren oinarria ez da ageri. Beraz, oso litekeena da "log" horren
bidez "logaritmo" bakarrik ez, baizik eta "logaritmo nepertar" adierazi nahi
izatea. Baina baliteke beste logaritmoren bat izatea (logaritmo bitar,
logaritmo hamartar). Hori testuinguruak argitzen du, edo lehenago
esplizitatuta egongo da testuan.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak



2008/12/2 Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua euskalnet.net>

> Kaixo: nik ahaztuxeak ditut. Hara: log 25/10, nola irakurri behar dugu?
>
> 25en logaritmoa zati hamar, ala
> 25 zati 10en logaritmoa
>
> Mila esker
>
> Joxemari
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago