[itzul] mind map

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Abe 10, 13:12:02, CET 2008


> kaixo, Tony Buzan-ek erregistratutako kontzeptua da "mind-map" (
> http://en.wikipedia.org/wiki/Mind_map). aspaldi erabiltzen
> dut sormen-teknika hau. orain ikastaroa prestatzea eskatu didate,
> publizitatea  ere egin behar dut...

Hara, ez naiz itzultzaile bakarra, beraz, tresna hori erabiltzen 
duena... Ederki, nik Freemind 
(http://freemind.sourceforge.net/wiki/index.php/Main_Page) erabiltzen 
dut. Librea eta erabilerraza.

> 1. nik BURU-MAPA(K) itzuli nuen (neuk asmatuta) duela 10 bat urte eta beti
> horrela esan izan dut. orain, ordea, itzultzaile zereginetan nabilenez ere,
> kontu handiagoz erreparatzen diot hizkuntzari...
> 
> 2. eta mind-mapping ---> buru-mapagintza?

Mmm... Ez dakit «buru» horrek zehazki adierazten ote duen kontzeptua. 
Gaztelaniaz «mapa mental» baina frantsesez «carte heuristique» esaten 
diote. Bi ikuspegi dira, batek garunaren jarduera aipatzen du, besteak 
adimenaren ezaugarria.

Iruditzen zait «buru» ez ote dugun oso lotua gai fisikoekin; pertsona 
bera ere adieraz dezake («zenbat buru, hainbat aburu»). Beharbada, 
«adimen mapa» izan daiteke zehatzago.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago