[itzul] mind map
KIXMI
kixmi a bildua iservicesmail.com
Ost, Abe 10, 15:25:01, CET 2008
Niri BURU-MAPA eta BURU-MAPAGINTZA gustatzen zaizkit. Proposatu diren
besteak ere zuzenak iruditzen zaizkit, baina uste dut buru-mapa dela
formarik "naturalena", ez dugu zertan hitz abstraktuagoetara jo, "buru"
hitza aski erraz ulertzen delako zentzu abstraktuan ere eguneroko hizkeran
(buruz jakin, burua jantzita eduki, buru-argia, buru-arina, bururatu, burua
berotu, buruan bueltak eman...).
Bestalde, ez dut uste nahasteko aukerarik ematen duenik, medikuntzako
azterketa-teknika berriren batekin ez bada...
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de ELEDER AURTENETXE PILDAIN
Enviado el: asteartea, 2008.eko abenduak 9 18:01
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] mind map
kaixo, Tony Buzan-ek erregistratutako kontzeptua da "mind-map" (
http://en.wikipedia.org/wiki/Mind_map). aspaldi erabiltzen
dut sormen-teknika hau. orain ikastaroa prestatzea eskatu didate,
publizitatea ere egin behar dut...
1. nik BURU-MAPA(K) itzuli nuen (neuk asmatuta) duela 10 bat urte eta beti
horrela esan izan dut. orain, ordea, itzultzaile zereginetan nabilenez ere,
kontu handiagoz erreparatzen diot hizkuntzari...
2. eta mind-mapping ---> buru-mapagintza?
egoki deritzozue B-M horri? beste aukera hoberen bat?
esker mila,
Eleder Aurtenetxe Pildain
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago