[itzul] Licenciado en... por...

amitza2 amitza2 a bildua telefonica.net
Or, Abe 12, 11:35:34, CET 2008


Kaixo.
 
Beste batzuetan ere agertu da gaia plaza honetan. Ibili naiz bila, baina ez
dut topatu erantzun biribilik.
 
Nola esan behar da, euskaraz, “Licenciado en Filosofía por la Universidad de
Deusto”?
 
Hona zer datorren Itzul-eko mezu batean:
 
<<Nik uste dut garbi eduki behar dugula, lehenik eta behin, lizentziadun
titulua Espainiako erregeak, eta haren izenean Hezkuntza ministroak ematen
duela. Horren arabera, kasu honetan, "por" preposizioak ez luke agentea
markatuko, hau da, nork eman duen titulua, "noren edo zeren bitartez" lortu
den baizik>>.
 
Horren arabera, “Filosofian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatearen
bitartez” edo litzateke goikoa, ala?
 
Zer deritzozue?
 
Eskerrik asko
 
T.A.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago