[itzul] euskalbar ondo dabil?
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 17, 11:59:57, CET 2008
az., 2008.eko aberen 17a 11:33(e)an, Isabel Etxeberria Ramírez(e)k
idatzi zuen:
> Arazoak ditut Euskalbarrekin. Hiztegi batzuk ondo irekitzen dizkit
> (Elhuyar ES-EU eta EN-EU, Morris, UZEIren sinonimoak), baina beste
> batzuk ezin ditu kargatu (3000, Euskalterm, HB, Adorez). Hiztegi
> bakoitza Eusko Jaurlaritzaren orritik banan-banan irekiz gero, ordea,
> arazorik ez. Euskalbar berriro instalatzen saiatu naiz, baina arazoa ez
> da desagertu. Beste inori gertatzen al zaio halakorik? Eskerrik asko,
>
> Isabel Etxeberria
Kaixo Isabel,
Hiztegi Batua kenduta gainontzekoak ondo dabiltza. Badirudi Hiztegi
Batuak bilatzailea aldatu duela eta beraz Euskalbar moldatu beharko dugu.
Kontuan izan, bestalde, hiztegien funtzionamendua Euskalbarretik kanpoko
zerbait dela eta askotan zerbitzariak lineaz kanpo egotean sortzen
dituztela arazoak (eta ez Euskalbarrek).
Gero arte,
Julen.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago