[itzul] Dibertsifikatu Biol.

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Abe 17, 14:37:05, CET 2008


Jarduera bakarrean ekin beharrean, gehiagotan edo ahalik eta gehienetan
jarduteari, Biologian "dibertsifikatu" deritzo Hiztegi Batuaren arabera,
baina ez du jartzen beste eremuetan nola erabili behar den (beste
hiztegi sarrera batzuetan bai). Kontzeptu horrek ez du kopurua zehazten,
asko nahiz gutxi jardun dezakezu baina jarduera ezberdin askotan. Horri
"ugaldu" esan dakioke? Hau da, galdera zuzena: 'dibertsifikazio',
'dibertsifikatu' eta 'dibertsitate' Biologiarako badira, beste eremuetan
nola dira?

 

Adibidez, jokoan diharduenak beti bingoan jokatu beharrean, bingoan,
kasinoan, makinetan, loterian eta apustuetan jokatzea.

 

Jon

 

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago